Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Apirilak 17an, Zestoako jubilatuak Viana eta Logroñora irteera egiteko aukera izango dute.
Goizean Vianatik ibilbide gidatu bat egitea da asmoa, ondoren, Logroñora joango dira bazkaltzera. Meson CIDen izango da otordua menu erakargarri batekin: Entsalada, Salamancako urdaiazpikoa, etxeko kroketak, entrekota edo legatza labean egina, eta postrea, ardoa eta kafea barne. Hori guztia 50 euroko prezioarengatik. Izena emateko orduan arraina edo haragia jan nahiko den zehaztu beharko da.
Izena emateko 943-14 70 91 telefonora deitu beharko da lekuak amaitu aurretik eta apirilaren 12a baino lehen.