Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zazpigarrenez egin zuten atzo Trenak elkarteak 5″ko Tren Topaketa Udalaren laguntzarekin. Futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuitu ondoan bildu ziren Euskal Herritik, Valentziatik, Bartzelonatik edo Asturiastik etorritako 30 tren zale inguru. Goizean zehar tren txikiak ikusgai egon ziren eta arratsaldean gainean ibiltzeko aukera izan zen euria hasi zuen artean. Errematea euriak eman bazion ere, egun ederra pasa zutela aitotu zuten elkarteko kideek.