Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurreko oholtzatik hasi eta atzeko ateraino bete zen Zestoako Gaztetxea ostiral gauean VII. Gazteen Bertso Saioa ikusi eta entzuteko. Beste behin gaztetxea bete zen Erralla Bertso Eskolak antolatutako saioarekin.
Oholtza gainean Aitor Salegi, Julio Soto, IƱaki Apalategi, Maialen Velarde, Ohiana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsotan aritu ziren, Aizpea Aristi izan zen gai jartzaile lanetan. Erralla Bertso Eskolako umeak ere igo ziren oholtza gainera, bertsolariei puntu bana jartzera.
Saioa bideoz filmatu genuen eta laster izango duzue ikusgai danbolin.eus-en Erralla Bertso Eskolak antolatutako VII. Gazteen Bertso Saioa.