Albisteak
[ARGAZKIAK] Zestoako 38. Herri Krosa
— 2016-03-20Gaur eguerdian eman zaio amaiera Zestoako 38. Herri Krosari. Goizeko 10:00etan hasi dira gaztetxoen probak, 11:00ean ekin diote helduek. Helduen kategorian, bi distantziako probak jokatu dira, bira batekoa (2.770km) eta hiru birakoa (8.630km). Distantzia motzeko irabazleak Ane Elzaurdia (Bera) eta Aitor Salbador (Donostia) izan dira. Distantzia luzean helmugara lehenengoak iritsi direnak, berriz, Alazne Irureta (Aizarnazabal) eta Jose Antonio Blanco (Ordizia).
Zestoarrei dagokienez, Alazne Irureta eta Lander Zabala izan dira azkarrenak ibilbide luzean eta Udane Cabanillas eta Amets Aranberri ibilbide laburrean.
Hemen dituzue lasterketetako argazkiak:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide