Albisteak

‘VII. Gazteen Bertso Saioa’ antolatu du Errallak

Martxoaren 18an ‘VII. Gazteen Bertso Saioa’ izango da, Zestoako Erralla Bertso Eskolak antolatuta. Ohiko moduan, saioa Zestoako Gaztetxean ospatuko da, 22:30ean hasita. Sarrerak Koiote, Fati eta Uztapide tabernetan daude salgai 6 euroan.

Aurtengo edizioan Ohiana Iguaran, Maialen Velarde, Julio Soto, Unai Mendizabal, IƱaki Apalategi eta Aitor Salegi bertsolariak arituko dira.

Aitor Salegi zestoarra Erniarraitz Bertso Sariketako finalean

Pasa den asteburuan amaitu dira Zortzigarren Erniarraitz Bertso Sariketako finalerdiak. Finala datorren ostiralean, martxoaren 4an, izango da Azpeitiko gaztetxean. Final horretan Aitor Salegi bertsolari zestoarra arituko da. Honakoak dira finalean arituko diren gainerako bertsolariak: Jon Gurrutxaga, Gemma Urteaga, Ohiana Iguaran, Amaia Iturriotz eta Unai Mendizabal.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide