Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako VII. Tren Topaketa egingo dute datorren larunbatean. Iraetako Trenak elkarteak antolatu du egitasmoa, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuitu ondoan bilduko dira Euskal Herritik, Valentziatik, Bartzelonatik edo Asturiastik etorritako 30 tren zale inguru.
Goizeko 11:00etatik 13:00era bitartean trenak ikusgai egongo dira, eta 17:00etatik 19:00etara, trenetan ibiltzeko aukera izango da.