Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Wadna Elkarteak bilketa solidarioa antolatu du datorren ostegunean, irailak 10, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. 300 ziren aurten Saharatik Euskal Herrira uda igarotzera etorri behar zuten haurrak. Bi hilabetez euren ohiko bizimodua atzean utzi, osasun azterketak egin eta neguko arropaz beteriko maleta banarekin egiten dute itzulerako bidaia haur guzti hauek, baina aurtengoan koronabirusak gogor kolpatu du ‘Oporrak Bakean’ programa eta haur sahararrak Euskal Herrira ezin etorrita gelditu dira. Euskal Herriko elkarteak, egoera honen aurrean, ez dira besoak gurutzatuta gelditu eta saharako haurrei bidaltzeko maletak betetzeari ekin diote.
Bilketa solidarioa Zestoan
Wadna Elkarteko kideak irailaren 10ean Zestoako Udaletxe azpian egongo dira bilketa egiten arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak bitartean. Ondorengo hau da bilduko den materiala: