Albisteak
Wadna taldeak eskerrak eman izan dizkie arropa bilketan parte hartu duten herritarrei
— 2020-09-26Oporraldiak bakean programa ere eten du Covid-19ak. Aurten 300 haur saharar ziren Euskal Herrira etortzekoak. Haur hauek gurean egonaldia egin eta gero maleta banarekin itzultze dira normalean Saharara baina aurten ez da posible izan. Ondorioz Wadna taldeak beste zenbait herrietako Sahararen aldeko taldeekin elkarlanean bilketa bat egin zuen; 10-16 urte bitarteko haurrentzat neguko arropa, eskola materiala eta Covid gaitzaren kutsatzea ekiditen lagundu zezakeen materiala. Wadnak eskerrak eman nahi izan dizkie bilketan parte hartu duten herriterrei. Bere esanetan, 300 kilo arropatik gora bildu da Zestoan eta eskola materiala eta musuko eta gelak ere uste baino gehiago. Materiala Zumaiara bideratu da eta handik, Gasteiztik bueltan, bidaliko da Saharara
Egin zaitez bazkide