Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Liberian (Afrika) osasun mentaleko programa bat abian jartzeko eta ebolaren birusak erasandakoei laguntza emateko “We are like you” proiektua martxan jarri zen duela urte batzuk. Honen baitan kontzertuak eskaintzen ditu Juan Carlos Irizarrek. Bihar larunbata, Bainuetxean eskainiko du arratsaldeko 19:00etan. Lorea Alberdi eta Aiala Etxaberen gidaritzapean Amalda abesbatzako partaideak eta Marian Larrea abeslari bakarlaria izango ditu lagun Irizarren pianoak.
IRUZKINDU