X.Gazteen Pilota Txapelketako emaitzak eta kartelera

Aurrera doa X.Gazteen Pilota Txapelketa , hurrengo astean jokatuko dira txapelketako azken partidak eta Abuztuak 31, goizeko 11tan jokatuko dira Finalak.

Aste honetako emaitzak:

Asteartean jokatutakoak:

  • Mantzisidor-Agirre (16) – Zubeltzu-J.Azkue (15)
  • Uria-Luluaga (3) E.Azkue-Alonso (16)
  • Alonso (18) – Olaizola ( 8)

Ostegunekoak :

  • Aldalur-Olaizola (16) – Uria-Luliaga (5)
  • Zubeltzu-J.Azkue (16) – E.Azkue-Alonso( 11)
  • Sasiain (8) – Eizagirre(18)
  • Salegi(18) – Olaizola (10)

HURRENGO ASTEKO KARTELERA

Abuztuak 26, Astelehena:

  • Aldalur-Olaizola aurka Mantzisidor-Agirre
  • Odriozola aurka Olaizola

Abuztuak 27, Asteartea:

  • Karmona aurka Zubizarreta
  • Salegi aurka Alonso

Abuztuak 28, Asteazkena:

  • Uria-Luluaga aurka Mantzisidor-Agirre
  • Agirre aurka Zubizarreta

Herriko Txapelketatik kanpo ere aritu dira hainbat pilotari :

Naroa Agirrek, Antiguako 4 terdiko txapelketan aritu zen, hilaren 21ean, Ainhoa Romeron aurka eta 18-11 irabazi zuen.

eta larunbatak 24an berriz , Altsasun, Leire Garai bikote zuela 18-8 irabazi zioten Irati Igoa eta Sonia Alonso bikoteari.

Odriozola eta Salegi ere ,larunbatean,  Gartzaronen jokatu zuten eta 22-12 irabazi zuten hauek ere,  Oberena klubeko Alastui eta Arañai aurka.

Azkenik, Odriozolak Andoaingo Mujika bikote zuela , Donostiako Memorial Patxi Montes txapelketan, finalaurdenetan kanporatuak izan ziren, Baztango Ariztegi-Ballarenan aurka 15-22 galdu ondoren.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide