Xabier eta Itziar… ezagutu nahi gure hautagaiak?

Gure zerrenda osatzen duten pertsonak aurkezten joango gara. Perfil ezberdinetakoak, eskarmentu haundiekin hainbat arlotan eta herriaren alde lan egiteko prest daudenak.
Xabier Gallastegi Idigoras:
Zumaian bizi den plaentxiarra. Arkitekto teknikoa da eta bere enpresa propioa du. Soraluze eta Arrasateko udaletxeetan arkitekto teknikoa izan da 17 urtetan. Herrigintzan ere badu eskarmentua 1991-95 urte bitartean Bergarako Udaletxean Hirigintza eta ingurugiro batzordeburua eta Zumaian, 2013-15 urteetan ere zinegotzia izan da
Bere zaletasunen artean dago ingurugiroaz gozatzea, bai mendian edo kostan. Herriko kaleetan pasiatzea gustokoa du eta argazkigintza eta musika ere gustoko ditu. Txistularia ere bada.
Itziar Elorza Nieto:
Zestoan bizi den zarauztarra. Langilea
Eskulanak dira bere afizio gogokoena eta gai horrekin zerikusia duten guztia ere. Bolondres izandakoa hainbat erakundeetan.
Zestoan Zinegotzia izandakoa, 2011-15 legealdian oposizioan eta 2015-19 bitartean Kultura batzordeburu gisa.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide