Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten 39 urte beteko dira GALeko bi kidek Xabin Etxaide, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena Baionako Monbar hotelean tiroz hil zituztenetik. Urtero legez, Etxaide omendu dute gaur goizean. Goizeko 09:00etan, Ertxiña mendira igo dira eta han atera dute argazkia. Eguerdiko 13:00etan, berriz, zestoarraren omenezko monolitora joan dira kalejiran, plazatik abiatuta eta han ekitaldia eta lore eskaintza egin diote.

