Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtarrileko ekintzen egitarauaren baitan, xaboi ikastaroa egin zuten atzo arratsaldean Gaztetxean. Aiora Urbietaren eskutik, etxean xaboia egiten ikasi zuten bertaratu ziren zortzi lagunek. Hilabete honetako ekintzekin amaitzeko, garagardo dastaketa egingo dute hilaren 28an, Azpeitiko Izar-Haitz garagardotegiaren eskutik. Ondoren, Manitu taldeak kontzertua eskainiko du.
Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada