Albisteak

XI. Erniarraitz sariketako kanporaketa bat Zestoan egingo da martxoaren 13an

Martxoaren 6an hasiko da Errezilen bertsolari gazteen XI. Erniarraitz Sariketa. Hiru kanporaketa izango dira guztira, seina bertsolarirekin, Errezilen (Borondegiko aretoa), Zestoan (Kultur etxea) eta Azkoitian (Kultur etxea), hurrenez hurren. Hamazortzi bertsolari horietatik sei sailkatuko dira Azpeitiko finalera. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatuko dira, eta gainerakoen artean puntuaziorik altuena bildu duten hirurak izango dira finala osatuko dutenak.

Kanporaketak igande arratsaldetan jokatuko dira, 17:00etan, eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira 5 euroren truke. Zestoakoa martxoaren 13an izango da kultur etxean eta Aimar Sorazu, Aitor Tatiegi, Oihana Arana, Naia Arrizabalaga, Imanol Albizu eta Garazi Navarrok egingo dute bertan bertsotan. Finala, berriz, martxoaren 25ean izango da, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide