Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igande arratsaldean irailaren 3an, edadetuen egunaren baitan, Zestoako trikitixa kultur elkarteak Udalaren laguntzarekin Zestoako XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa antolatu du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da txapelketa, plazan.
Guztira bost bikotek hartuko dute parte eta tartean Ane Urbieta zestoarra izango da. Hiru pieza puntuagarri jo beharko ditu bikote bakoitzak; trikitixa, fandangoa eta arin-arina.