Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

XII. Erniarraitz bertso sariketa martxan da. Aurten kanporaketak afari formatuan egin dira. Martxoaren 1ean izan zen aurreneko kanporaketa Martirietan eta Andoni Rekondo izan zen finalerako zuzeneko sailkatua. Atzo, martxoaren 15ean, egin zen bigarren kanporaketa Lau Iturri elkartean, eta Gorka Pagonabarraga izan zen finalerako sarrera lortu zuena. Gainontzeko bertsolarien artean puntu gehien lortu dituztenak eta beraz finalean izango diren bertsolariak hauek izango dira: Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Aitor Tatiegi eta Maite Sarasola.
Finala martxoaren 22an izango da Azpeitiko San Agustin kulturgunean eta sarrerak salgai daude kulturaz.eus atarian.

