XII. Gazteen Udako txapelketa jokatzen ari dira
Abantzu Pilota Kluba— 2022-08-11Abantzu pilota klubak Gazteen Udako txapelketa jarri du martxan aurtengoan ere. Txapelketaren hamabigarren edizioa izango da, eta guztira 18 pilotari ari dira parte hartzen hiru mailatan banatuta: benjamin mailan bost pilotari, alebinetan zazpi, eta infantiletan sei.
Banakako txapelketa da, eta ligaxka fasea abuztuaren 8tik 30era jokatuko da. Maila bakoitzeko lehen lau sailkatuak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak irailaren 1ean izango dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta finala, irailaren 3an izango da, goizeko 11:00etan. Abantzuko kideek herritarrei partidak ikustera joateko gonbidapena egin diete.