Albisteak

XIX. Ibilaldi Neurtuan aurrez izena emateko epea ostiralean amaituko da

Igande honetan izango da Agiro Mendi Klubak antolatutako Ibilaldi Neurtuaren XIX. edizioa. Urtero legez, bi ibilbide izango dira; luzea 28 km-koa, goizeko 7:00etan aterako dena eta motza, 19 km-koa, goizeko 8:00etan aterako dena. Klubeko kideek aurrez izena emateko azken eguna ostiralean izango dela ohartarazi dute. Parte hartu nahi dutenek hilaren 14a baino lehen eman beharko dute izena herrikrosa.com webgunean, 12 euroren truke. Egun berean ere izena emateko aukera egongo da, 15 euro ordainduta.

Ikusi joan den urteko ibilaldi neurtuko argazkiak hemen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide