ZAA19-EKINTZA BEREZIAK

Kaixo denoi!

Dakizuen moduan hurrengo astean ZAA!19-Zestoako Antzerki Astea izango da. 🎭 Edizio honetan bi ekintza berezi izango dira:
Ekainak 27an, arratsaldeko 18:00ean, mahai inguru interesgarria izango da jubilatuen tabernan. Gaia: Herri antzerkia, norentzat eta zertarako?Kultur-mahaiaren garrantzia. Kultur arloko profesionalak izango ditugu, eta moderatzailea Amancay GaztaƱaga izango da.
Ekainak 29an berriz, goizeko 11:00ean hasita, antzerki ikastaro irekia izango da jubilatuetan. Aurrez izena eman beharko da 636 906 737 telefonoan. Aukera paregabea izango da taldearen errutina ezagutzeko eta antzerkiaz disfrutatzeko.

Anima zaitezte parte-hartzera!!!Gora Antzerkia!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide