Zabaldu dute Ondarbasoko igoerako izen ematea
Danbolin— 2023-08-14Datorren irailaren 2an ospatuko da XXXVI. Ondarbasoko igoera. Aurten goizean izango da proba, 11:30ak inguruan hasiko da.
Antolatzaileek jakinarazi dute igoeran parte hartzeko epea zabalik dagoela. Txirrindulariek Koiote eta Portale tabernetan edo 661 39 13 36 telefono zenbakian dute izena emateko aukera. Lizentziarik ez duten txirrindulariek NANaren kopia bat eman beharko diete antolakuntzari, lasterketaren egunerako asegurua egiteko. Izena emateko azken eguna abuztuaren 25a izango da.