Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela bi urte berreskuratu zen zahagi-dantzarekin esango diegu agur aurtengoan ere amabirjinei eta Itxaropena dantza taldeko kideek parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. Bihar, asteazkena, egingo dute lehen entsegua, arratsaldeko 20:00etan, Idiazpiko dantzako lokalean. “Dantza jakin edo ez, 14 urtetik gorako edozein herritar izango da ongi etorria” azaldu dute.
Irailaren 9an irtengo dira dantzariak kalera. Arratsaldeko 20:00ak inguruan hasiko dira, Udaletxe azpian. Herriko zenbait gunetan dantzatzeko geldialdiak egingo dituzte eta azkenik, azken dantza egingo dute plazan.
Ikusi hemen joan den urteko zahagi-dantzako argazkiak.