Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu ekimenak eta Zestoako Zaintza Sareak antolatuta, “Bakardade ez hautatutik zahartzaro aktiborako bidea” izeneko hitzaldia izango da ekainaren 16an, astelehenez. Saioa Alonderoko aretoan egingo da, 18:30etik 20:00etara.
Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da aurrez, bihar, asteazkena, baino lehen, Zestoako kiroldegiko harreran.