Albisteak

‘Zaintza ez negozioa’ lelopean elkarretaratzea egin du LABek

Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Arduradunak adinekoen egoitzei buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Alonderon. LAB sindikatuak, zaintza sektoreko hainbat langilerekin batera, hitzaldiaren “izaera elektolarista eta gezurtia” salatzeko elkarretaratzea egin zuen ordu berean liburutegi kanpoan.

Sindikatuaren arabera, “PNVren hitz politen atzean, zerbitzu publikoen pribatizazio eredua, lan baldintzen prekarizazio prozesua eta zaintzaren negozioa ezkutatzen dituzte”. LABeko kideek “kalitatezko zaintza zerbitzu publikoak jasotzeko eta zaintza lanak baldintzarik duinenetan burutzeko eskubidea” aldarrikatzen jarraituko dutela azpimarratu dute, eta bide horretan,  “Gipuzkoako Helduen Egoitzetako Hitzarmena eta ratioen hobekuntza” ezinbesteko baldintzak direla gaineratu dute.  “Onartezina da Gipuzkoako Foru Aldundiak diru publikoz finantzatutako zerbitzu publikoen pribatizazioaren bitartez enpresen interes ekonomikoak lehenestea, kalitatezko zaintza sistema publiko, doako eta komunitarioa lehenetsi beharrean” adierazi dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide