Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Uda garaian zaldiekin ingurumena ezagutzeko ikastaroak antolatu ditu Zaldikok. Udako oporretako goizetan izango dira saioak eta astebeteko ikastaroak 200 euroko prezioa du. Bertan, zaldien izaera eta hizkuntza ezagutzeko aukera izango da, zaldiketa ulertuz eta landuz.
Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu 655 714 263 telefono zenbakira.
Argazkia: Zaldiko