Albisteak

‘Zatoz Zestoako enarak ezagutzera!’ hitzaldia izango da bihar Alonderon

‘Zatoz Zestoako enarak ezagutzera!’ hitzaldia eskainiko dute Aranzadiko ornitologia saileko kideek bihar, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Alonderoko kultur aretoan. Saioan, enara espezie ezberdinak ezagutu eta Zestoan martxan jarriko duten proiektuari buruz arituko dira. Izan ere, Zestoako Udalak Aranzadiren Enarak proiektuan parte hartuko du eta egitasmoaren nondik norakoak azalduko dituzte biharko hitzorduan.
Proiektuaren helburua hiri biodibertsitatearen garrantziaz eta espezie intsektujale horien kontserbazioaz herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da. Egitasmoa gauzatu ahal izateko Aranzadiko ornitologia saila boluntario bila dabil, sorbeltz eta enara azpizurien habiak erroldatzeko. Boluntarioek gaiari buruzko prestakuntza jasoko dute hegaztiak bereizten erraz ikastiko. Aranzadiko kideen arabera hegazti espezie horien habiak funtsezkoak dira beren populazioak bizirik irauteko eta, beraz, suntsipena hilgarria da haientzat.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide