Albisteak

Zenbait taberna martxan daude astelehenetik

Pasa den astelehenean sartu ginen deseskalatze prozesuaren lehenengo fasean. Fase honetan, ostalariek terraza zerbitzua eskaintzeko aukera dute, muga askorekin. Zestoan, hiru establezimenduk soilik igo dituzte tabernako pertsianak. Terraza zerbitzua eskaintzen ari dira Irantzu, Ogi Berri eta Agustin tabernak. Arroabeko Lurdes eta Txomin tabernek asteburu honetan irekitzeko asmoa dute. Gainontzekoek oraindik ez dute irekitzeko erabakia hartu. Batzuek bigarren fasean sartzen garenean irekitzea aurreikusten dute eta beste batzuek, hirugarrenean, baina oraindik gauzak ez dituzte garbi.

Udalak, tabernariei erraztasunak emateko asmoz, terrazetan daukaten ahalmena handitzea aztertzen ari dira. Lehenengo fase honetan, terrazaren %50a jarri ahal dute baina Udalak eskumena du aurretik zituzten mahaien kopurua handitzeko. Tabernari bakoitzaren kasua banaka aztertu behar dela esan du Udalak eta mugikortasun, segurtasun eta higieneko arauak bete behar direla.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide