Albisteak
Zer egin liztor beltzen habiaren bat ikusitakoan?
— 2020-05-15Liztor-beltzen habiaren bat ikusitakoan ze pauso eman behar diren azaldu digu Udalak. Askotan, etxeetako leiho edo balkoi inguruetan egin ohi dituzte habiak. Orain, habiak egiteko garaia dute eta hona hemen habiaren bat ikusiz gero jarraitu beharreko pausoak: lehenik eta behin, herritarrek Udalera deitu beharko dute. Udaleko langileak habia ikustera joango dira, liztor-beltzaren habia dela egiaztatzeko. Behin habia ikusitakoan, Urkomeren bidez kontratatutako Liztorlan enpresak habia kendu edo desaktibatzen du. Liztorlan enpresakoek lana ezin badute egin (habia oso altu dagoelako…) suhiltzaile edo basozainei jakinarazten zaie.
2019an 17 habia topatu ziren, 15 Liztorlan enpresak kendu zituen, bat basozainak eta bestea ez kentzea erabaki zen, linea elektrikoa bertatik pasatzen zelako. 2020 urtean, berriz, lau habia topatu dira momentuz. Hiru Liztorlan enpresak kendu ditu eta bat ez da kendu, protokolotik kanpoko datetan topatu zelako. Protokoloa maiatzetik abendura bitartean egoten da martxan.
Egin zaitez bazkide