Albisteak

Zestoa-Elgoibar mendi irteera antolatu du Agirok iganderako

Zestoa-Elgoibar mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak datorren iganderako, urtarrilak 8. Mendizaleak goizeko 07:30ean irtengo dira gurutzetik.

Irteeraren prezioa izena ematen duen jende kopuruaren araberakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute WhatsApp bidez 610 683 723 telefonora urtarrilaren 6a baino lehen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide