Albisteak

Zestoa eta Ibañarrietako Santakutzak eta Endoiako Asentzioak, bertan behera

Zestoako eta Ibañarrietako Santakutzak eta Endoiako Asentzioak bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak. Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma egoera luzatu denez, eta egoera horretan  “berbenak, desfileak eta herri jaiak” eta horien prestaketak geldiarazita daudenez, festa horiek bertan behera geldituko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide