Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa eta Urepele, bi herrien arteko senidetze ekitaldi ofiziala egingo da larunbat honetan, azaroak 18, eguerdiko 12:00etan, udaletxean. Ekitaldian bi herrietako hainbat ordezkari bilduko dira eta bi alkateek senidetze hitzarmena sinatuko dute. Jarraian, Xalbador eta Uztapideren laguntasuna erakusten duen bertso sorta abestuko da eta ekitaldia amaitzeko, sokadantza egingo da plazan. Honen bitartez, bi herrien arteko lotura irudikatu nahi da; urepeldarrak eta zestoarrak eskuz esku elkarri lotuta, plazan, dantzan.
Bigarren hitzordua Urepelen izango da azaroaren 26an. Senidetze hitzarmena han sinatuko baitute bi herrietako ordezkariek.