Zestoa eta Urepele arteko senidetze proiektua landuko duen taldea osatzeko aurreneko bilera izango da gaur
Danbolin— 2023-11-10Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektuak 20.000 euroko dirulaguntza jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak deitutako “Ideiak 2023” edizioan. Urtebeteko epean proiektua gauzatu beharko da eta gaur hori landuko duen taldea sortzeko aurreneko bilera egingo da, 18:00etan Alonderon. Bilera irekia izango da eta proiektuarekin interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta.