Albisteak

Zestoa futbol taldea denboraldi berrirako eskola antolatzen ari da

2023-2024 denboraldiko futbol eskola antolatzen ari da Zestoako futbol taldea eta jada proposamena osatua dute. Irailaren 20an hasiko dira eta maiatzaren 29a bitartean iraungo du denboraldiak. Alebinek (2012-2013 urtean jaiotakoek) eta benjaminek (2014-2015 urtean jaiotakoek) hartu ahal izango dute parte bertan. Saioak asteazkenero egingo dituzte, 17:00etatik 18:15ak artean benjaminen txanda izango da eta 18:30etatik 19:45ak arte alebinena.

Ordainketei dagokienean, 120 euroko kuota ordaindu beharko da ikasturte osorako. Kuota ordaintzeko erraztasunak emango dituztela ere aurreratu dute antolatzaileek. Ekipamendua aparte ordainduko da, baina aurreko urtekoa dutenei balioko die. Aldundiak hala eskatuta, futbol eskolan parte hartzeko kirol eskolarrean apuntatuta egotea derrigorrezkoa da.

Oraindik izena emateko daudenek, irailaren erdi aldera arte izango dute aukera. Horretarako 646416484 edo 615 75 13 72 WhatsApp zenbakira mezu bat bidali behar da. Antolatzaileek neska mutilak futbola “probatzera” eta “ondo pasatzera” animatu nahi dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide