ZESTOA FUTBOL TALDEKO ZUZENDARITZAREN ESKERTZA

Kaixo Futbolzale

2019-2020 futbol denboraldia amaitutzat eman beharrean gara, COVID-19aren pandemia dela medio. Zestoa Futbol Taldearen zuzendaritzak denboraldi amaierako balorazio bat egin nahi du, jokatu ahal izan den denboraldiaren inguruan.

Lehendabizi, 1. Erregional mailako mutilen denboraldi bikaina aipatu nahi dugu, lehengo urtean mailaz galdu ostean, taldeak bere horretan segi du eta Berdaitz Landaren zuzendaritzapean erregional gorengo mailara igoera gauzatu dute. Zorionak!!!

Zuzendaritza berriaren proiektu berria Erregionalen nesken taldea zenbait urte eta gero berriz osatzea izan zen, eta denboraldi hasieratik bukaera arte txukun lehiatu dute Josu Goikoetxea “Fati”ren gidaritzapean, denboraldi amaieran maila oso ona erakutsiz, animo neskak!!!

Jubenilek ere denboraldi borobila gauzatu dute, liga orokorrean lan bikaina egin ostean, Jon Mirandaren mutilek igoera faserako txartela lortu dute. Igoera fasean ez dute lortu goiko postuetara iristea baina hala ere denboraldia bikaina izan da.

Kadete mailako neskak ohorezko mailan lehiatu dute aurten. Denboraldi zaila izan da, aurkarien maila handia eta emaitzek ez dute lagundu, ezta denboraldi erdirako entrenatzaile aldaketak eta taldearen jokalari kopuru motzak ere, baina positiboki baloratu behar da denboraldi hasieratik amaierara taldeak erakutsi duen eboluzioa. Eskerrak Monik Valor eta Iraide Eizagirreri hasierako lanagatik eta Mikel Salegi eta Ander Pozori egindako jarraipenagatik.

Kadete mutilak lana ondo egin dute denboraldi erregularrean, baina ez dute igoera fasera txartela lortu azken partidan. Kopan, ligako maila mantendu eta goiko postuetan lehiatzen jarraitu dute, Gorka Unanueren mutilek.

Infantil mutilek ere denboraldi bikaina burutu dute Enaitz Orbegozo eta Oier Arantzetaren gidaritzapean, esker berezi bat Aitor Eizagirreri ere laguntzaile moduan egindako lanagatik, ligan igoera fasera sailkatu ostean, aurreneko postuen lehian jardun dute oso mailakatua zen multzo batean. Jarraitu bide beretik!!!

Infantil neskak, Eneko Kortarekin denboraldi txukuna burutu dute. Maila honetan futbol 8 ereduan lehiatzen dute neskek eta azken urtekoek kadeteetara salto egitean zelai osorako aldaketa burutzen dute, beraz animo!!!

Azkenerako taldearen babesle, bazkide eta zaletuen balorazioa. Urtero bezala babesle ugari izan dugu aurtengoan ere, eskerrik asko zuen babesagatik. Esker bero bat Zestoako Udalari eta nola ez zaletu guztiei, Iraetako zelaian, aurreko urteetan baino jende gehiago ikusten hasi gara, espero dugu dinamika honekin jarraitzea eta zuzendaritzaren izenean ESKERRIK ASKO.

AUPA ZESTUA!!!