Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, ibilaldia antolatu dute hilaren 15erako, ostegunerako. Goizeko 10:30ean kiroldegitik abiatu, eta San Juan bidetik barrena, bainuetxera arte joango dira parte hartzaileak, atzera berriz kiroldegi parera itzultzeko, hiru bat kilometroko ibilaldia eginda. Ibilbidea gurpildun aulkian egiteko modukoa izango da. Ondoren, hamaiketakoa ere egingo dute.