Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu programaren ikasturtea hasiko da datorren ostegunean, urriak 6. Hileroko ibilaldiak berrartuko dituzte egitasmoko partaideek. Ostegunean, goizeko 10:30ean elkartuko dira, kiroldegiko atarian. Zestoako inguruetan egingo dute ibilaldia, eta amaieran hamaiketako eder bat egingo dute.
Antolatzaileek azaldu dute ibilaldian adin eta mota guztietako erritmoetara egokituta daudela. Bestalde, herritarrei saioetan parte hartzeko dei egin diete.