Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren maiatzeko datak iragarri dituzte: hilaren 4an eta 9an izango dira ekintzak. Maiatzaren 4an, ibilaldi laburra egingo dute. Goizeko 10:30ean bilduko dira kiroldegiko aterpean, eta handik herriko hainbat txokotan barrena ibilaldia egingo dute.
Maiatzaren 9an, berriz, “Ariketa fisikoaren onurak minbizia duten pertsonengan” hitzaldia eskainiko du Aritz Gorostidi fisioterapeuta donostiarrak, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etan, Alonderon.