Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Amaitu dute ikasturtea Zestoa Osasuntsu taldeko kideek. Aurtengo saioei amaiera biribila emateko, egun pasa bikaina egun zuten iragan ostegunean. Goizean, Getariako Balentziaga museoa bisitatu zuten. Gero, Zarautzera joan ziren oinez eta han bazkaldu ondoren, herrira itzuli ziren. Arroa, Aizarna eta herriguneko 28 pertsonek hartu zuten parte irteeran.