Zestoa Osasuntsuko kideek ibilaldia egingo dute bihar
Danbolin— 2022-01-12
Zestoa Osasuntsu programaren baitako hirugarren saioak egiten ari dira aste honetan. Atzo, astelehena, “Nola erabili Internet” tailerra egin zuten Jubilatuen tabernan. Hitzaldiko lehen zatian, WhatsApp eta antzeko aplikazioei buruz aritu zen Mikel Irure. Bigarren zatian, berriz, Zestoako KZguneko koordinatzailea den Berex Ortizek, KZguneko geletan eskaintzen dituzten zerbitzu eta ikastaroen berri eman zuen.
Bihar, urtarrilak 13, ibilalditxoa egingo dute. Aurreko bi saioak kiroldegian egin zituzten eguraldi txarragatik. Biharko, ordea, eguraldi ona eman dute eta herriko inguruetan zehar egingo dute ibilaldia.