Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikasturteko azken gimnasia saioa egin dute gaur Zestoa Osasuntsu taldeko kideek. Mikel Irure kiroldegiko langilearen zuzendaritzapean egiten dituzten saioak irailean itzuliko dira berriro ere. Egitasmo honen helburua, hirugarren adineko pertsonek soinketa egitea da. “Denon artean erabakitzen dugu nolako ariketak egin eta prebentzioko lanak egiten ditugu batez ere” azaldu du Irurek. Zestoan astean hirutan biltzen dira eta Arroabean, Arroagoian eta Aizarnan aldiz, bitan.