Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilaldia antolatu dute ostegunerako. Goizeko 10:30ean abiatuko dira kiroldegiaren aurretik, eta San Juan bidetik bainuetxeraino joango dira parte-hartzaileak. Ondoren, kiroldegira itzuliko dira, guztira hiru kilometro inguruko ibilbidea osatuz. Ibilaldia amaitutakoan, hamaiketakoa eskainiko da indarrak berreskuratzeko. Ibilbidea gurpildun aulkiarekin egiteko modukoa da.