Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera, lau kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak ostiraletik astelehenera bitartean Zestoan: bat larunbatean, bi igandean eta beste bat astelehenean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 513,61 kasukoa da herrian. Datu horiek ikusita, Zestoak eremu gorrian jarraituko duela jakinarazi zuen atzo Jaurlaritzak, datorren astelehenera arte, gutxienez.
Eskualdean 31 positibo atzeman ditu Osasun Sailak atzo egindako PCR eta antigeno frogetan: bederatzi Zarautzen, seina Azkoitia, Azpeitian eta Zumaian eta hiru Errezilen. Beizama izan ezik, eskualdeko gainontzeko herriak daude eremu gorrian.