Albisteak

Zestoako 38. Herri Kroserako izen emateko epea irekita dago

Datorren martxoaren 20an Zestoako 38. Herri Krosa izango da. Lasterketa horretarako izen emateko epea irekita dago jadanik. Izena emateko bi modu daude, Zestoako Kiroldegian edo herrikrossa.eus webgunearen bitartez. Aurretiko izen emateak 5 euroko prezioa du, egunean bertan 10 euro izango du izen emateak (kadeteak doan).

Nagusien lasterketei dagokienez, bi lasterketa izango dituzte aukeran parte hartzaileek: zirkuitoari bira bat ematen dion 2.770 metroko ibilbidea edo zirkuitoari hiru bira ematen dizkion 8.630 metroko ibilbidea. Bi lasterketa horietan lehen bost sailkatuak sarituak izango dira, eta baita lehen zestoarra ere. Horretaz gain, lasterkari guztientzat oparia eta hamaiketakoa izango da. Nagusien lasterketak irteera 11:30ean izango du.

Gaztetxoen lasterketak ere izango dira

Nagusien lasterketen aurretik, 10:00etan hasita, gaztetxoen lasterketak izango dira. Bertan, benjamin, alebin eta infantil mailako lasterketak izango dira (xehetasun gehiago ikusi kartelean). Herriko eskolaurreko neska-mutilek eta 2008-2009 urteetako neska-mutilek ere beraien lasterketa izango dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide