Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Zestoako Herri Krosaren 40. edizioa izango da aurtengoa. Martxoaren 18an, igandea, jokatuko da eta izena emateko epeak irekita jarraitzen du hilaren 16ra arte herrikrosa.eus webgunean. Haurrentzako probak goizeko 10:00etik aurrera izango dira, helduenak berriz, 11:30ean.
Edizio borobila izangoa aurtengoa eta Zestoako Atletismo Taldeko kideek Iñaki Irureta Triku, Jexux Goikoetxea Fati eta Jexux Izeta Koiote zena omenduko dituzte. Hiru herritarrak izan ziren hain zuzen ere Zestoako lasterketa herrikoia martxan jarri zutenak.
GAZTETXOEN LASTERKETAK (Herrikoek hartu dezakete parte)
GUZTIENTZAKO LASTERKETAK
Hemen dituzue lasterketako kartela eta ibilbidea: