Albisteak

Zestoako 43. Herri Krosa, Iñaki Irureta memoriala jokatuko da martxoaren 19an

Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Zestoako Herri Krosaren 43. edizioa izango da aurtengoa.  Martxoaren 19an, igandea, jokatuko da, eta izena emateko epea irekita dago herrikrosa.eus webgunean. Haurrentzako probak goizeko 10:00etatik aurrera izango dira, helduenak, berriz, 11:30ean.

Zestoako Atletismo Taldeko kideek, Iñaki Iruretak, bere bizitza guztian zehar, atletismoagatik egindako lan guztia aitortzeko, Zestoako Krosa Iñaki Irureta memoriala izena jarri diote. Antolatzaileek aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkiete herriko enpresa, denda, guraso elkarte eta herriko elkarteei,  kros hau aurrera eraman ahal izateko ematen duten dirulaguntzagatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide