Albisteak

Zestoako Antzerki Asteko egitaraua iragarri dute

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra izango da aurtengo Zestoako Antzerki Astea eta antolatzaileek egitaraua iragarri berri dute. Antzezlanez gain, akzio poetikoak, sare sozialak eta Zestoako Kukurruku irratia (101,75FM) izango dira aurtengo antzerki asteko protagonistak. Lau antzezlan ikusteko bonua salgai jarriko dute, 26 euroren truke. Ostiral iluntzean hasiko dira sarreren salmentarekin. Asteburuan zehar Erdi kalean egongo dira Eromen Produkzioak taldeko kideak sarrerak saltzen eta ekainaren 16tik aurrera, Zestoako Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira, asteartetik igandera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 18:30era bitartean.

Hona hemen egitaraua eta aurtengo kartela:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide