Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Eromenean Antzerki taldeak Azpeitiko 41. Euskal Herriko Antzerki Topaketetan parte hartuko du. Amancay GaztaƱagak zuzendutako “Higa” lana antzeztuko dute bertako 26 ikaslek. Jantziak eta eszenografia Eromen produkzioak berak moldatu ditu eta argiaren diseinua Uhinak-ek egingo du. “Higa” antzerki klasikoen birmoldaketa bat da, bere aurkezpenean diotenez: “Guk hiru klasiko hartu eta traizionatu egin ditugu. Errespetu eta maitasun handiz traizionatu ditugu, bai.” Igandean arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian eta sarrera 10 eurotan dago salgai.
Argazkia: Jon Artano