Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan izena emateko epea, zabalik
Danbolin— 2022-09-132022-2023 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak. Haur, gazte eta helduentzako antzerki saioak eskainiko dituzte. Aurten egile ikastaroak ere eskainiko ditu Eromenek. Haur eta gazteen taldean zirku tailerra eskainiko dute Zirkuolaren eskutik, eta horrez gain, helduen taldean ahotsa eta pertsonaia lantzeko tailerrean izena emateko aukera ere egongo da. Ander Lipusek eskainiko du ahotsa eta pertsonaia lantzeko tailerra, eta hiru eguneko iraupena izango du.Saioak urrian hasi eta ekainean amaituko dira. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko eromenprodukzioak@gmail.com helbidera idatzi edo 658739032 telefonora deitu beharko da. Izena emateko azken eguna irailaren 29 izango da.