Albisteak

Zestoako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia irekiko du Udalak

Bihartik aurrera, hogei eguneko epea izango da eskaerak egiteko.

Zestoako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia irekiko du, bihar, ostirala Udalak. Interesatuek hogei eguneko epea izango dute eskaerak Zestoako Udalaren Erregistro Nagusian aurkezteko. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Udalbatzak eskaera aurkeztu dutenen artean bake epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu, betiere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez badago, Udalbatzak askatasunez aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, prozeduraren baldintza berberen arabera, eta erabakiaren berri emango dio eskumena duen Jurisdikzio Organoari.

Bake epaile izateko, espainiar herritartasuna eta adinez nagusi izatea ezinbestekoa izango da. Betekizunerako ez da titulazio berezirik eskatzen, bake epailearen betebehar eta eginkizunak betetzeko behar adinako gaitasuna izatea eskatzen da.

Informazio gehiago hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide