Albisteak

Zestoako bederatzi odol emaile omenduko dituzte igande honetan

2019ko omenduak Loiolan

Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia eta bertan izango dira hainbat udal ordezkari.

Zestoako bederatzi odol emaileri aitortza egingo zaie, igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero egiten du odol ateraldi jakin bat egin duten herritarrak omentzeko ekitaldia. Ekitaldi hori Loiolan egin ohi dute baina aurten, pandemia dela eta, herri bakoitzean egingo dute.

Bederatzi izango dira Zestoan omenduko dituztenak. Odola 25 aldiz eman duten bost herritar omenduko dituzte, 40 aldiz eman duen bat, 50 aldiz eman duten bi eta 75 aldiz eman duen bat. Hainbat udal ordezkarik ere hartuko dute parte ekitaldian.

 

 




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg