[Bideoa] Zestoako bertso eskolak hitz politenaren bila-1

Jolas bat proposatu nahi dizuegu bertso eskolakoen laguntzarekin. Zein da euskarak duen hitzik politena?

Hauek herriko bertsolariek proposatzen dizkigutenak. Eta zuretzat, zein da politena?

Gaurko protagonista
da honako hitza
gutxitutik zabaldu
nahiean gabiltza
desagertu ez dadin
saiatu ta mintza
gure esku dago ta
beraren bizitza

Maia ta Miriam

Hor egonda ez nintzen
joango inora
jarrita edo zutik
hor beti gustora
lo bertan egiten det
joan gabe kanpora
hantxe pasatu degu
basteante denbora

Kaiet